|
|||||
| Gaztelu III ia bukatuta
Asteburu hontan ere, Martxoaren
9an, Gaztelu 3 leizean haritu gara lanean. Iadanik bertan egin beharreko
lanak amaitu ditugula esan dezakegu, ia leize guztia berrikusi baitugu
eta egin beharreko topografia guztiak eginak ditugu. Orain bertan dagoen
material guztia kampokaldera ateratzea falta da.
Gomistegiko kobara bisitaldia Irteera honek izugarrizko arrakasta izan zuen. Aloñako tontorrean egondako mendizale asko gerturatu zen Aloñako magaletan barrena zer eskutatzen den ikustera. Gerturatu zen gehiengoa Oñatiarra izaki, inor gutxik ezagutzen zuen Gomistegiko inguruek gordetzen dituzten sekretuen berri. Hona hemen argazki batzuk.
Erreskate simulazioa Degurian Euskal Espeleo Laguntzak erreskate simulazio bat antolatu du Urriaren 20rako Degurian Aloña Mendi Espeleologia Taldearen laguntzaz. Euskal espeleologiak Eusko Jaurlaritzako barne sailarekin duen hitzarmen bati ezker sortua da EEL, eta erreskate talde hau da kobetan gertatutako istripuetan lanean haritzen dena. Erreskate egunean egin zuen eguraldi petralari aurre eginez, Araotzen bildu ginen espeleologo guztiek lan bikaina burutu genuela esan daiteke. Aurrez planteiatutako helmuga lortu genuen, meandro eta putzu sakonez jositako leize hestu baten barrenetik kamila edo ohe txikia ahalik eta bizkor eta seguruen ateratzea. Argazkiotan ikusi ahal da lehen taldea kamila barrenera eramateko prestatzen eta leizearen kanpoaldean geneukan kontrol postua, barnekaldearekin telefono bidez komunikatuta.
|