|
1987.a geroztik, ahots irakaslea da, gehienbat kantu korala eta antzerki alorra jorratzen dituelarik. Bere iharduera hau, makina bat talderekin lantzeko aukera izan du, hala nola, Tolosako "Hodeiertz" abesbatza, Hondarribiko "Eskifaia", Gernikako "Gaudeamus".. eta "Antzerti"rekin (Instituto de Arte Dramático).
1992.urtean, Philadelphiako "Voice Fundation" delakoan sartu zen kide bezala. Ordudanik, ahots klase monografikoak eskeintzen ditu Baionako "Institute Theatre" eta baita Zaragozako zuzendaritza kurtsoetan Nicol e Corty-Lyiantekin batera. 1993 -1994 ikasturtean, "Harvard" Uninertsitateko Longy Fakultateak eskeinitako "Opera Performance" diploma bereganatu zuen. 1993a geroztik, ahots moduloak eta teknika bokala irakasten ditu dramatizazio masterretan eta baita "Música y Arte" delako sekzioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Uda ikastaroen barnean.
Andra Mari Koralarekin 1994.urteaz geroztik ari da lanean.
|
|