Azken urte hauetan Andra Man Koralak hainbat ekitaldi eta kontzertutan hartu du parte, hala nola, Mallorka, Errioxa, Aragoi, Kataluinia.

1991. urtean gabon kanta herrikoiez osoturiko grabazio bat kaleratu zuen, eta beranduago, Iruñako "Pablo Sarasate Gazte Orkestra"rekin zuzenean grabaturiko beste kontzertu bat kaleratu zuen.

1996.urtean Cantonigrós-eko (Bartzelona) "Premio del Festival Internacional de Música" saria eskuratu eta Errenteriako Musikaste-96an parte hartzeko aukeratua izan zen.

1997.urtea ere, oso oparoa izan zen Andra Mari Koralarentzat, Tolosako abesbatz lehiaketa internazionaleko Topaketetan parte hartzeaz gain hiru lehiaketatan ere parte hartzeko aukera izan baikenuen, Zumarraga (Gipuzkoa), Autol (Errioxa) eta Aviles-en (Aragoi), Autolen 2.saria eskuratuz eta Avilesen lehenengo saria irabaziz.

1998.urtea, Andra Mari Koralaren XX.urteurrena izan genuen, zeinetan hainbat ekitaldi burutu baitziren, hala nola, Euskal Herri mailako koru onenetariko batzuek emandako koruen saioak, eta baita, 20 urte hauek emandakoaren erakusketa bat ere. Hala ere, Andra Mari Koralak bere kontzertuak ematen jarraitzeaz gain, Madrilgo Teatro Realera joateko ohorea ere izan zuen. Juanjo Ocon-en zuzendaritzapean, eta beste hainbat korurekin batera, Carl Ortf-en Carmina Burana abestu zuen, Abesbatzen Nazio Lehiaketari hasiera emango zion kontzertuan.

1999.urtea ere oso gogor hasi genuen, martxoaren l4an, Zumarragako III. Abesbatzen Ihardunaldian garaile izanik.

Gaur egun, Andra Mari Korala, orohar, gaztez osoturiko abesbatza dela esan dezakegu eta bere errepertorioari dagokionez, denetarik abesten duela (euskal eta atzerriko folklorea, polifonia klasikoa, gabon kantak...) baina batez ere, XX.mendeko obrak.