[ Hasierako Orrialdea ] [ Zerrenda Orokorrak ]
|
|
ZAILTASUN KOEFIZIENTEA |
Mendate baten
“zailtasun koefizientea”-z hitz egiterakoan saiatzen ari gara pertsonal eta
subjektibo den balore bati objektibo eta unibertsal den balore bat ematea: zer
da zailagoa, hau da, zer egiten zaigu gogorrago igotzeko, kilometro bateko
aldapa jarrai bat % 10eko maldaz edo 3 kilometrotako igoera bat % 3ko
batez-besteko maldaz?
Erantzun guztiak jakingo bagenitu konturatuko
ginateke nola ez da bat ere erreza denok ados jartzea. Altimetrien gaiaren
zaleak bazarete kontutan hartuko zenukete,
seguraski, nola gogortasuna neurtzeko hainbat koefiziente ezberdin
dauden, ia bat autore bakoitzeko. Batzuentzat Mortirolo-a l’Angliru (Gamonal)
baino gogorragoa izango da, eta beste batzuentzat Veleta (Sierra Nevada)
gogorrena izango da duen 41,35 kilometrotako luzaera kontutan izanda.
Hau esan eta gero, denok ados gauden horretan,
goazen azaltzera nola lortzen dugun gure koefizientea.
7 urte baino gehiago eman ditugu etengabeko igoerak
egiten, era askotako lagunekin, eta
gai honetaz orain arte argitaratu den guztia arreta handiz irakurtzen, azkenean
gure koefizientea sortzeko.
Denbora
guzti hau eta gero, eta hainbat txirrindulariekin hitz egin ondoren, uste dugu
gakoa hurrengo honetan dagoela: zer du garrantzi handiago koefizientea
egiterakoan, igoeraren luzaera eta, nolabait, erabilitako denbora edo zati
bakoitzeko portzentaia eta desnibela guztira?
Gure koefizientean gauza biak
kontutan hartzen ditugu, baina igo behar ditugun malda gogorrei garrantzi
handiago emanez. Eta hau honela egiten dugu zeren eta gu bezalako
txirrindulari askok askotan esan digute prestakuntza berezirik gabe erdi mailako
portzentaia duten igoerak egiteko gai direla baina ez zirela inoiz ausartuko
portzentai handiko maldekin.
Horregatik, eta erabiltzen dugun taula arretaz aztertzen baduzue konturatuko
zarete nola % 5 portzentaietatik gora koefizientearen zifretan progresio bat
hasten dela.
Igotako
kilometro bakoitzari dagokion koefizientea aplikatzen diogu, eta kilometro
guztiena gehituz mendatearen zailtasun osoa aterako genuke. Horrela, kilometro
bakoitzaren zailtasuna kontutan hartzen dugu eta, luzaera osoa baita.. Eta, era
berean, koefiziente horretan kontutan hartuta geratuko lirateke bai mendatearen
batez-besteko malda eta bai mendatearen desnibela osoa.
Agian,
arraroa egingo zaizue aldapa % 0 denean edota negatiboa denean, 1 koefizientea
jartzen diogula, eta hau honela egiten dugu bizikleta gainean jarraitzen
dugulako. Beraz, nolabaiteko nekadura sortzen da: pentsa ezazue nekatuta
zoazenean edo lagunak zuretzat arinegi doazenean.
Neurriak Cateye CC-AT100 altimetro batez jaso ditugu, aldaketak metroz metro
ematen dituena. Malden portzentaiak Sky Mounti klinometro batez jasotzen ditugu;
klinometro honek % 27ra ailegatzen da.
Azkenean, erabili dugun taula eskaintzen dizuegu eta Mario Ruiz-ek ateratako
koefiziente batzuekin alderatu ditugu. Urdinez
kilometro osoaren portzentaia agertzen da eta horiz
kilometro horri dagokion koefizientea.
TAULA

TAULA
KONPARATIBOA
| Gure Koefizientea | Mario Ruiz-en Koefizientea | Mendate |
|
507 |
558 | La Gamonal (l'Angliru) |
| 496 | 479 | Sierra Nevada (Veleta) |
| 486 | 423 | Galibier + Télégraphe |
| 486 | 482 | Mortirolo |
| 444 | 411 | Stelvio |
| 443 | 449 | De l'Agnello |
| 406 | 379 | Mont Ventoux |
| 405 | 385 | Tre Cime di Lavaredo |
| 390 | 363 | Larrau |
| 380 | 349 | Morredero |
| 350 | 318 | La Madeleine |
| 312 | 292 | Tourmalet (este) |
| 296 | 271 | Alpe d'Huez |
| 292 | 270 | Lagos de Covadonga |
| 282 | 298 | Turó de l'Home |
| 280 | 243 | Izoard |
| 280 | 274 | Envalira |
| 278 | 255 | Galibier |
| 275 | 270 | El Redondal |
| 268 | 252 | Col d'Aubisque |
| 245 | 232 | Lunada |
| 230 | 225 | Pajares |
| 219 | 204 | La Sía |
| 212 | 195 | Portalet |
| 211 | 194 | Cruz de la Demanda |
| 210 | 203 | Col de la Marie-Blanque |
| 200 | 156 | Xorret del Catí |
| 199 | 191 | El Escudo |
| 180 | 182 | Cerler |
| 174 | 179 | La Bonaigua |
| 170 | 168 | Serranillos (sur) |
| 160 | 165 | Arcalis |
| 160 | 142 | Navacerrada |
| 159 | 149 | Urkiola |
| 147 | 140 | Orduña |
| 134 | 147 | La Herrera |
| 125 | 114 | Morcuera |
| 125 | 145 | Abantos |
| 114 | 105 | Arrate (Usartza) |
| 81 | 76 | Naranco |
Eta
orain, beldur gabe, benetako garrantzia duenari: igoerak egitera, zeren eta
zenbat eta mendate gehiago igo hainbat eta errazago egingo zaio bakoitzari bere
koefiziente egitea. Baina egia esateko, sortutako edozein koefizientek zifra
guztiak soberan izango ditu “igoera atsegin bat” edo “igoera jasaezin
bat” bereizteko, azken batean zangoak esango baitigute benetako zailtasuna.
Eta gogoratu, aldapa guzti horiek zikloturista moduan igotzeko 3 platerrak izatea honena dela (Ulrich, Heras eta Euskaltelek l’Angliru igotzeko erabili zituzten) azken batean denok nahi dugun helburua lortu ahal izateko: urrunago heldu, garaiago, indar gehiagorekin, CITIUS, ALTIUS, FORTIUS. Amen.