Menu
agerre teatroa
Obras Realizadas
Los niños | Mujeres al rojo Vivo | Marranadas | Y Maria... | Molly Bloom | Zegatik Panpox?

 

Y Maria tres veces amapola

Sinopsis | Ficha Técnica | Prensa | Euskera

Synopsis

María de la O Lejarraga (1874-1974). Pedagogia ikasi zuen, feminismoaren aintzindaria izan zen Espainian, Granadako diputatua 1933an, eta azkenik, Frantziara eta Argentinara erbesteratua.

María de la O ez da berez ezaguna, ez bada Gregorio Martínez Sierra senarraren izenaren pean. Izan ere, gizonak sinatu baitzituen Maríak bere bizitzan barrena idatzi zituen antzerki lan pila guztia , Manuel de Falla edo Usandizaga bezalako musikariei egindako libreto musikalak, artikulu feministak eta zinerako gidoiak. Gregorio eta Maríak berebiziko papera bete zuten Espainiako Modernismoaren aurrerabidean, antzerkiaren berrikuntzan eta musika panoramaren modernizazioan.

Isildua, erbesteratua eta ahaztua, María Lejarraga bere buruaz ahaztutako emakumea izan zen batez ere. Ziurtagiri, pasaporte eta bestelako dokumentu ofizialetan izan ezik, inoiz ez da bere izen-deiturekin agertzen. Bizitza pribatuan María Martínez Sierra izena hartu zuen. Sekula ez zitzaizkion batere axola izan ez arrakasta, ez txaloak ez fama.

Kezka politiko eta sozial sakonak zituen, Bigarren Errepublikan diputatua izan zen eta herri xehearengandik gertu egon zen. Horretaz gain, borrokolari konprometitua izan zen emakumeen eskubideen alde.

Ikuskizunean, Mariaren ondoan poetaren irudia agertzen da, Juán Ramón Jimenez-engan inspiratuta sortua, lagun handia eta konfiantzazkoa: ” ... Elkarrekin pasa ditugun orduak eta elkarrekin hainbeste isildu dugu biok...Ez al zaizu iruditzen oinarrizko laguntasunaren muina, elkarrekin isiltzea dela, lotura hautsi gabe? Isildu egingo naiz orain ere, ulertzen nauzun segurtasunarekin.”

Poetaren eskutik oroimenaren paisajeetan bidaiatzen du Mariak, Gerra Zibileko infernuan zehar, eta porrotaren eta huts egitearen baretasunean barrena: ...”Porrot egitea ez da erru bat.”

Bai, porrot baten historia da. Asko maitatu eta huts egin zuen: “Maria, ez dago maitasunik, tximista besterik ez dago eta harrapatu egin behar da! Nahiz eta infernuko su guztiekin hatzaparrak erre... eta arima. ¡Gero berandu da!”

Asko borrokatu eta huts egin zuen, eta maitatzen eta huts egiten jarraitu zuen, eta borrokatzen eta huts egiten: “Gure ongi jaio eta gaizki hildako bigarren Errepublika. Bakean sortu zen, eta esku armatutan hil. Dolu, negar eta odol errekak isuri eta jaurti zituen, agian mende baterako.”

Bihotz eder eta emankorreko emakume baten aurrean gaude, batez ere borrokalari gartsu baten aurrean.

Baina antzerkigile nekaezina ere bazen: Antzerkia, Gregorio, ur-sugea da, ez zazpi, baizik eta milla aho dauzkana etengabe ase beharrekoak norberaren hezur eta barne muinez.”

Azken finean, haragizko eta odolezko emakume baten aurrean gaude: “ Desioak dituen emakumea naiz, esperantzak, desesperazioak, haragia eta odola, borondatea, grina txarrak...zu bezalakoa...gizon bat...emakume bat...”

Fitxa teknikoa

María de la O Lejárraga | Maite Agirre

titiritero mutila |
Mikel Agirregomezkorta

titiritero neska |
Ruth Martin

poeta | Jonan Goenaga

Gregorio | Xabier Erdozia

Musikaren moldatzailea | Joxean Goikoetxea

“Ez omen nauzu iada maite” kantuko kantaria:
Arantxa Irazusta

Kantua itzuli duena

Mielanjel Haran

Kartoien margolaria
Jesús María Cormán

Eskenografia
Ibon Aranberri

Argiteria

Angel Collado

Jantziak
Agerre Teatroa

Zuzendari laguntzailea

Maria Julia Hernandez

Zuzendaria
Maite Agirre

Produzioa
Agerre Teatroa.Tel/Fax: 943471106

Testoa Maite Agirrek idatzi du; hartarako iturri hauek erabili ditu: Maria de la O Lejarragaren Una mujer por caminos de España, Gregorio y Yo eta Mariak berak idatzitako antzeslanak; halaber, Antonina Rodrigoren María Lejárraga, una mujer en la sombra eta Juan Ramón Jimenezen obra poetikoa.

Euskarara itzultzea Txilikuk eta Beatriz Zabalondok egin dute