agerre teatroa

Obras realizadas

Los niños | Mujeres al rojo Vivo | Marranadas | Y Maria... | Molly Bloom | Zegatik Panpox?

Mujeres al rojo vivo

Sinopsis | Ficha Técnica | Prensa | Euskera

Euskera

EMAKUMEAK GORI GORI

Synopsis


"Emakumeak..." Edurnerenak gure desioei buruz hitz egiten digu, zuk dakizkizun horiei buruz, eta bizitzari buruz, zeureari buruz; gertatzen zaizkigun gauzei buruz. Ez da erraza zeure buruaz hitz egitea eta entzutea zuk zeuk esango bazenitu bezala. Zeren zeuk ere berdin pentsatu izan duzu, berdin sentitu, horrelaxe aurkitu izan zara hainbeste alditan, eta zenbat aldiz ez zara berdin-berdin galduta ibili izandu; eta ez da erreza hori kontatzea, aditzea, komentatzea, erraiak eta trapu zikinak ateratzea eta barre egin, edo mindu, edo oihu egin, eta hala eta guztiz ere edan azken tantaraino, dena agortu arte. Horrelakoa naizelako!. Ni ere bai! Azken tantaraino! Egunero akituta: kitto!; eta egunero zutik : " Hemen nago berriro!". Ez da erreza harrigarria baizik: hitz horien musika dastatzea, sekretuak esaten diren erritmo hori, hitza bera, bai, hitz hori, zuk esan nahi ez zenuena: potola!..., edo agian: maitea!!..., hitza sentitzea, hitzaren ozentasuna, daukan samurtasuna... hitzen zaporea zure ahoan, zure belarrian; hitz beroak, edo hotzak, halaxe baita zure emozioen tenperatura, zure maitalearen aurpegia ferekatzen duzunean, traizioagandik babesten zarenean, zeure koldarkeriatik alde egiten duzunean, edota zeure ausartziaz zoriontsu sentitzen zarenean gogoz kontra behartzen zaituen edozeri uko egin diozulako. Hala eta guztiz ere zeure burua maitatzea erabakitzen duzunean, "¡kaka zahar bat naiz!" pentsatzen duzunean eta hala eta guztiz ere zeure buruari ispiluan berriro begiratzea erabakitzen duzunean eta irribarre eta keinu egin eta ¡kalera berriro!... berriro ateratzen zarenean!
Horiek gu
ztiak ez dira antzeztu egiten, aldarrikatu baizik; gauza horiei egin behar zaie, murtxikatu, mastekatu, musukatu, txu egin, harramazkatu, negar egin, par egin, oihuztatu."Emakumeak..." honekin denok gusto gehixeago bilatuko diogu geure buruari; agian geuretuko dugu geure bakardadea, edo geure mesfidantza, egindako urteen izua ere bai seguraski, adiskidetu gure edadearekin, hain zuzen, bizitzea zenbat kostatzen zaigun zimur eta mitxelin esaten digun gure adin horrekin; baina gure begirada beti ausart, erakargarri, sorgingarri; ederrak emakumeak, irri gizakor horrekin zeuen buruekin bakeak egiten dituzuelako, bai, bakea zeure buruarekin behingoz! Emakume irriak, emakume gori-goriak Edurnek nahi zuen bezala, haragi bizian agian? Emakumeak, gizonak, elkar maitatzen, bakoitzaren patua edozein dela ere. Bidaiariak bidaian, gure sekretuen barnemuinetaraino, bai, barne-barneko sekretuak, emakumeak gori-gori.


FITXA:


Egilea:
Edurne Rodriguez
Euskarazko itzultzaileak:
Beatriz Zabalondo eta Txiliku
Antzezleak:
Kris Eizmendi Tania de la Cruz Julia Hernández
Eskenografiaren diseinua:
Nona Umbert Solá
Eskenografiaren errealizazioa:
Ikaro
Jantziak:
Koro Paskual
Argiak:
María Berzosa Suescun eta Angel Collado
Musika:
Kontxi Flores eta Harkaitz Bastarrika
Argazkiak:
María Berzosa Suescun
Diseinu grafikoa:
Zekale
Web diseinua:
Amaia Ballesteros
Zuzendaria:
Maite Agirre
Produkzioa:
Agerre teatroa
Laguntzaileak :
Errenteria Hiria Kulturgunea