mantangorri
ikusi / ver
gara
ikusi
/ ver
Haurrentzako kabareta izanen da gaur
arratsaldean Errenteriako antzokian
Ikuskizun aberatsa prestatu dute Agerre Teatroa eta Mi Cabeza que Habla
taldeek, musika, dantza, interpretazioa eta txotxongiloak elkartzen dituena.
Arratsaldeko bost eta erdietan estreinatuko dute «Haur kabareta»
Errenteria Hiria kulturgunean, eta irrikaz daude. «Saiatzen aritu
gara umeekin, proposamenak nolako harrera duen ikusteko, eta harreman
polita izan dugu eurekin. Energiaz bete dute antzokia», esan du
Maite Agirrek, Elena Bezanillarekin batera obra zuzendu duenak.
…
berria.info
ikusi
/ ver
Agerrek eta Mi Cabeza Que Hablak 'Haur kabareta' estreinatuko
dute gaur
Juan Luis Zabala
Donostia
Edertasunak ez duela izaera edo forma bakarra, hori da Agerre Teatroa
eta Mi Cabeza Que Habla antzerki konpainiek elkarrekin ekoitzi duten Haur
kabareta-k ikusleei transmititzen dien ideia nagusia. Aurretik hainbat
eskolatan jorratu dute, baina obra berriak gaur izango du estreinaldi
ofiziala, 17:30ean, Errenteriako (Gipuzkoa) Errenteria Hiria Kulturgunean.
Maite Agirrek eta Elena Bezanillak zuzendu dute Haur kabareta, eta aktoreak
Ines Martinez de Iturrate, Ainhoa Pineda eta Santi Ortega dira.
Istorioa «ipuin baten moduan» aurkezten zaie ikusleei, Maite
Agirrek azaldu duenez
…
dv diariovasco.com
ikusi / ver
'Haur Kabareta' antzeztuko da gaur Errenteriako
Kulturgunean
ERRENTERIA. DV. Haur antzezlan bat gaur estreinatuko da Errenterian. Haur
Kabareta lana Agerre Teatro taldearen produkzioa da.
Parte hartzen duten aktoreak, Inés M. de Iturrate eta Santi Ortega
dira, Elena Bezanillaren zuzendaritzapean.
Antzerkia hilak 6, ostirala, 17:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunea izango
da.
Kabareta honetan musikalari ospetsuek sortuko dute umeekin batera orkestra
pepinofoniko bat, hain zuzen barazki musika tresnekin.
Gure maisuak probatzen ari dira umeak haien entsaioetan sartzen, eta horrela
ikusten ari dira ea belarri finekoa diren musikalari txiki hauek.
«Desesperagarria batzuetan, pozgarria bestetan, umeek maisu hauei
erakusten diete txoratzeko talentu musikala».
Protagonistak, bi haur bezain xalo, hor ariko dira jo eta su entzule-ikusleak
beraien kantuetan sarrarazten. Haurrei bidea jarriko diete musikarekin
jolas egiteko, edonork izango du aukera maisu handia izateko eta edozer
gauzarekin musika sortu eta konpartitzeko. 5 urtetik gorako haurrentzat
da eta sarrera doan.
EL PAÍS edición impresa PAÍS VASCO
ikusi
/ ver
Agerre Teatroa y Mi Cabeza Que Habla estrenan Haur kabareta,
un musical en euskera dirigido a niños de cinco años en
adelante que su directora, Elena Bezanilla, presenta como fusión
de "música, canto, interpretación, danza y manipulación
de títeres". Su origen está en un espectáculo
del músico y actor Santi Ortega en el que los instrumentos se fabricaban
con productos de la huerta.
Portal de la Obra Social de Kutxa
TEATRO / CINE CLUB ERRENTERIA
ikusi
/ ver
Teatro infantil: "Haur kabareta"
Lugar: Centro Cultural Villa de Errenteria.
Localidad: Errenteria
Fecha: del 06/10/2006 al 06/10/2006
Horario: 17:30
El grupo de teatro Agerre Teatroa ofrece la obra de teatro para niños
en euskera "HAUR KABARETA".
Nuestros protagonistas, ingenuos como niños, …
|